|
Abenduaren 19tik 22ra Olentzerotan Jakinminez kultur astea ospatuko da.
Hona hemen egitaraua:
ABENDUAK 19, asteazkena
Iluntzeko 7,30etan:
Gaztagintzari buruzko hitzaldia eta ikuskizuna (DVD), Batis Otaegi eta Nikolas Segurolaren eskutik,udaletxeako ekintza eta batzar aretoan. Ondoren Elordi Elkartean gazta ezberdinen probaketa egingo da.
ABENDUAK 20, osteguna
Arratsaldeko 3etan:
Olentzeroren etorrera “Imaz Bertsolaria” eskolan
ABENDUAK 21, ostirala
Arratsaldeko 6etan:
Musika emanaldiak “Imaz Bertsolaria” eskolan.
Partehartzaileak: Loatzo musika eskolako ikasleak eta Maixaren ikasleak
Gaueko 9etan:
Gema Arrugaetaren "Auñamendien hatsa" diaporama, udaletxeko ekintza eta batzar aretoan.
ABENDUAK 22 , larunbata
Arratsaldeko 3etan: Altzoko plazatik abiatuko gara oinez Altzo Azpiko errotara joateko.
Arratsaldeko 3:30etan:
Altzo Azpiko errota bisitatu: Errota martxan jarri eta bere funtzionamendua ikusteko aukera.
Arratsaldeko 5:30etan:
Elordi Elkartean taloak egin, gaztainak erre eta jateko aukera umeentzat.
Arratsaldeko 7etan:
Taloak, hirugiharra, txistorra, gazta eta gaztainak helduentzat, Lazkano eta Gorrotxategik umorezko pasarteak kontatzen dituzten bitartean.
|