castellano | Web mapa  
  HERRIA
 Hemen zaude:   Sarrera »  Altzoko Herria »  Altzotar ezagunak »  Iñaki Begiristain Albizu antzerkigilea »  Juan Mari Zubeldiarekin elkarrizketa
 
 
 
 
 
 
 
»

Juan Mari Zubeldiarekin elkarrizketa

Inaki Begiristainen zuzendaritzapean antzerkia egiten aritu zenetako bat dugu Juan Mari Zubeldia. Bera izan zen gainera Azpeitiko saria irabazi zuen "Bata zu eta bestea ni" lanaren antzezlari nagusienetakoa, Pello, zapatari laguntzailearen eginkizuna jorratuz. Garai haietako kontuak ekarri dizkigu gogora.

Noiz eta nolatan hasi hintzen antzerkia egiten?

Ba, klinikan operatuta neola, laun batek, Felixek, eman ziaken obra irakurtzeko. Irakurtzen hasi ta kriston minak pasa nizkian puntukin parra ezin nulako egin. Haseran ezetz esan nitxoan baino geo, gustatu eta hasi.

Zenbat antzezlanetan ibilia haiz?

Bitan behintzat bai, "Bata zu eta bestea ni" eta "Gorrotoa, heriotza eta negarra". Geo, Tolosan Labaieni egin zitzaion omenaldi agerpenean ere bai.

Entsaioak, papelak buruz ikasi, pertsonaia bete, erreza al zen aktore lana hiretzat?

Guk itten genuna zaila ez huen. Buruz errez ikasi genian eta hitz egin ere nahiko errez itten genian.

Aktore asko ospetsu bihurtu dituk. Zuek zer moduz moldatzen zineten?

Antzerki bakoitza bukatutakon afari earrak eta juerga earrak itten genizkin.

Zein izan da, edo da, aktorerik onena hire ustez?

Anthony Quinn. Ikaragarri gustatzen zitzaiaken.

Gogoratzen al duk oraindik antzerkiko pasadizoren bat?

Bai, asko. Adibidez, Felix diruik gabe eta ni andregairik gabe geatzen ginenen, Felixek ardoa ean eta esaten ziaken: " Edan ezak hik ere" eta nik erantzun "Edan ezazu zeorrek, nahi badezu"

Zahatoa ere astintzen omen zenuten ba?

Nik gutxi, etziaken uzten ta. Felixek bai.

Antzerkia eginez hainbat herritan ibilita, xelebrekeri ugari gertatuko zitzaizuen, ezta?

Bai, behin Azpeitiko Topaketan eszenarioa montatzen ari ziren bi launek burrukan bukatu zien eta hirugarrena arbitro.

Zer lantzen zian gehien?

Ikaragarri lantzen zian ahozkera. Zorrotza huan. Zenbait jenderekin komeri ugari izaten zian, z eta s bereizten ez zituztelako. Altzoko euskera estimatzen zian asko, batez ere z oso ondo ahozkatzen delako.

Eta pertsona bezala, nola gogoratzen duk Iñaki zena?

Elkartearen goiko ganbaran entsaiatzen ari ginenen zorrotza. Gero, bukatu eta behera jeitsitakoan alaia, irekia eta atsegina.


Altzo.net © Altzoko Udala  · Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa)  ·  Tel.: 943 65 24 13
altzo@udal.gipuzkoa.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA |