Ekonomia
Zertan, zein lanbidetan, aritzen gara altzotarrok?
Euskal Estatistika Erakundearen arabera herritarron herena inguru ari gara lanean, 115 lagun zehazki. Argitu dezagun hemen ez direla kontatzen etxeko lanetan ari direnak nahiz eta lan ugari egin behar izan. Baserri lanetan laguntzen aritzen direnak ere ez, ihardueraren titularrak bakarrik. Horrela hobeto ulertzen da 115 bakarrik izatea.
Multzoka sailkatzen dira langileak. Lehen multzoa nekazaritzan ari direnak osatzen dute. Harrigarria bada ere 9 lagun
besterik ez dira baserri eta nekazaritza lanetan ari direnak.
Industrian aldiz, 37 altzotar aritzen dira, herrian zein kanpoko enpresetan.
Eraikuntzan ari direnak berriz, 11 dira, ofizialki behintzat.
Eta azkenik, gehienok zerbitzutan ari gara. Hemen sartzen dira irakasleak, medikuak, tabernariak, dendariak, gidariak eta beste zenbait teknikari.
Ikus dezagun hau dena grafikoki:
