castellano | Web mapa  
  HERRIA
 Hemen zaude:   Sarrera »  Altzoko Herria »  Natura, basoak eta zuhaitzak
 
 
»

Natura, basoak eta zuhaitzak

Altzoko lur azalera 998 hektarea izanik, bi herenak basoz beterik daude. Arbol edo zuhaitz mota desberdinek 655 hektarea hartzen dituzte. Horra zenbat hektarea betetzen dituzten hariztiek, artadiek, pagadiek, pinudiek eta bestelakoek:

Baso mota: zabalera hektareatan
Hariztiak: 70
Artadiak: 72
Pagadiak: 181
Pinudiak: 299
Beste ostozabalak: 33
Guztira: 655

Leku gehienetan bezala, pinudiak dira nagusi Altzon ere. Pagadi, artadi eta harizti dexente ere badugu ordea. Aipagarria da Altzon pagadien proportzioa % 28koa dela, Gipuzkoa osoan % 12 besterik ez denean. Aparteko aipamena merezi dute artadiek. Altzoko baso lurraren % 11 betetzen du arteak, Gipuzkoan % 2ra iristen ez den bitartean. Zaindu ditzagun arbasoetatik jaso ditugun altxor hauek.

Ikus dezagun grafikoki Altzoko baso moten banaketa:


Altzo.net © Altzoko Udala  · Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa)  ·  Tel.: 943 65 24 13
altzo@udal.gipuzkoa.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA |