Zenbat asto gelditzen da Altzon?
2000. urteko Urtekaritik aterata
Oraingoz lau hankakoei buruz arituko gara. Astoen kopuruak izugarrizko gainbehera jasan du azkeneko urteetan. Gainbehera hau orokorra izan da, eta ez Euskal Herrian bakarrik. Hainbeste gutxitu da animali honen kopurua, ze, toki batzuetan "galtzeko arriskuan" bezala izendatu dute eta Plan Bereziak egiten hasiak dira erabat desagertu ez dadin. Hemen, garai batean, baserriro zegoen astoren bat, baina gaur egun ez da horrelako konturik. Esan genezake baserria bera dagoela desagertzeko arriskuan, eta gelditzen diren apurretan astoa ez da garai batean bezain beharrezkoa eta beste tresneri mota bat erabiltzen da lan horiek egiteko. Traktoreak eta antzeko makinek lekua kendu diote gure animaliari eta daukaten baserrietan "kapritxoz" bezala daukate. Gauzak horrela, nahiko etorkizun beltza ikusten zaio gure asto gizarajoari.
Dena dela, Altzon gelditzen diren asto kopurua zenbatzen hasi garenean poz txiki bat hartu dugu, ze oraindik 12 ale, behintzat, gelditzen zaizkigu. Hauek dira Altzoko astoei buruz atera ditugun datuak:
Lekua: Aizpetxiki baserria.
Izenak: "Antonio", arra, eta 18 urtetakoa. "Antonito", arra, eta 9 urtetakoa.
Bi asto hauek eskola-umeen "atrakzio" bilakatu dira.
Lekua: Oregi baserria
Izena: Ez du izen berezirik. Emea, eta 14 urtetakoa.
Oso asto apala da, ez omen du ostiko eta antzekorik ere egiten.
Lekua: Sarobe baserria
Izenak: "Bonita" : arra, eta 20 urtetakoa. "Pepita" : emea, eta 8 urtetakoa
Bonitak estalitako asteme batek bi kume egin zituen batera Urkizuko baserri batean. Gertaera hau benetan bitxia da, ze, normalean kume bat jaiotzen baita. Bestalde, "Pepita" oso asteme emankorra da, eta urtero egiten omen du kumea.
Lekua: Sasiain baserria
Izena: "Txikita" : emea, eta 10 urtetakoa.
Nagusiak dioenez oso asto leial eta txintxoa da.
Lekua: Zuaznabar Berri etxea
Izena: "Guapa" : arra, baina zikiratua. 7 urte ditu.
Oso asto leiala da; oraindaino izan duen hoberena dela dio bere nagusiak.
Lekua: Oregi baserria
Izena: Ez du izen berezirik. Emea, eta 14 urtetakoa.
Oso asto apala da, ez omen du ostiko eta antzekorik ere egiten.
Lekua: Zuaznabar Haundi baserria
Izena: "Ramona" : emea, eta 13 urtetakoa.
Landarejale amorratua da. Makina bat amorrazio ematen dio bere jabea
Lekua: Legarre Etxeberri baserria
Izena: "Beltxa" : emea, eta 8 urtetakoa.
Iheslaria omen da, eta ahal duen guztietan Praileta aldera alde egiten omen du.
Lekua: Jauregi baserria
Izenak: "Periko Haundie" : emea, eta 15 urtetakoa.
"Periko Txikie" : emea, eta 10 hilabetetakoa.
"Periko Haundie" zahar samarra da, baina oso asto ona dela dio bere nagusiak. "Periko Txikie" , berriz, oraindik oso gaztea da. Gero ikusi behar…
Lekua: Borda baserria
Izena: "Pako" : arra, eta 20 urtetakoa.
Oso asto dotorea, eta langilea gainera.