castellano | Web mapa  
  ALBISTEAK
 Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak »  ZIRIKA ZIRKUR-en "ZORIONAK ZURI"
»


2006-11-15 / 14:11

ZIRIKA ZIRKUR-en "ZORIONAK ZURI"

C:\Eider\Emanaldiak\Zirika Zirkus\Zirika Zirkus-Ikuskizun zirkomikoa.jpg

Azaroak 22an Zorionak zuri izena duen Zirika Zirkusen ikuskizun berria eskainiko da Lizarbeko gelan arratsaldeko 5etan.

Zorionak zuri izena du Zirika Zirkusen ikuskizun berriak. Loretsu eta Bolintxe urtebetetze bat antolatzeko eta ospatzeko asmoz azalduko dira eszenatokian, baina noski Zirika Zirkus eta Bazen behin zirkoa ikuskizunak disfrutatu dituzuenok jakingo duzuenez, arazotxoak topatuko dituzte beti bi pailazo hauek ikuskizunean zehar; malabareak, akrobaziak, akroportor, dantzak, magia, globoflexia, oreka jokuak.... lortuko al dute? Bai, ikuskizun bakoitzean ikusle baten edo beste baten urtebetetzea ospatuko dute tarta eta guzti. Nola? Etorri, ikusi eta dastatu gure tarta goxoa.


Altzo.net © Altzoko Udala  · Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa)  ·  Tel.: 943 65 24 13
altzo@udal.gipuzkoa.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA |