Artea Dantza Taldea
ARTEA DANTZA TALDEA 1990ean sortu zen Mertxe Allue Gines dantzari irakaslea eta Altzoko Udalaren arteko elkarlanaren ondorioz.
2004an Mertxek utzi ondoren, Eider Epelde eta Itziar Lasak hartu zuten irakasletza.
Bere helburua herritarrak euskal folkloreko dantzak ikastea eta dantza berriren bat sortzea da (horrela sortu dute S. Inazio bezperan, gaueko 12etan dantzatzen duten "S. Inazio eresia" dantza deiturikoa).
PARTAIDEAK: irakasleekin 33 ikaslek osatzen dute dantza taldea, lau talde hauetan banatuta:
- 4 urteko neska-mutilak
- 6 eta 6 urteko neska-mutikoak
- 7 eta 8 urteko neska-mutikoak
- 9 urtetik aurrerakoak
PARTE HARTZEN DUTEN EKITALDIAK:
ARTEA DANTZA TALDEAK Altzon urtean zehar ospatzen diren ekitaldietan hartzen du parte, hala nola S. Juan bezpera gauen suaren inguruan, S. Inazio Jaietan bezperan eta beste egunen batetan, Jubilatu egunean e.a.
Altzotik kanpora dantza egitera joateko desiratzen egoten dira. Irtenaldi hauen ordainetan garraioa eta haur partaideentzat hamaiketakoa edo merienda eskatzen dute.
HARREMANETARAKO:
- Irakasleak: EIDER EPELDE eta ITZIAR LASA
- Telefonoak: 943 652413
- Faxa: 943 650955
- Helbidea: ARTEA DANTZA TALDEA. Altzoko Udala - Altzo Muño 73, 20268 ALTZO.