castellano | Web mapa  
  TALDEAK
 Hemen zaude:   Sarrera »  Taldeak »  Elordi Kultur eta Kirol Elkartea
»

Elordi Kultur eta Kirol Elkartea

1995ean sortu zen Udala eta hainbat herritarren ekimenez. Altzoko udalak utzi zien herritarrei lokal bat berau egokitzeko aukera emanez beren beharretarako. Eratutako Elkartea irabazi asmorik gabea da eta bere helburuetan dago kultura eta kirolarekin lotutako ekimenak antolatzea. Aipagarriak dira gazteenentzat uztailean antolatzen duen ludoteka eta urte osoan funtzionatzen duen pilota-eskola.

ZUZENDARITZA: Urtero berritzen da Zuzendaritza Batzordea bazkide guztiei deitzen zaien bileran. Bere ardura izaten da urteko ekimenak erabakitzea eta Elkartearen kudeatzea. Egun 101 bazkide ditu.

GAUZATUTAKO EKIMENAK:

  • Pilota Eskola
  • Udako ludoteka (Kultur Batzordearen lankidetzaz): urtero uztailean
  • Mus Txapelketa
  • Bertso afariak
  • Sagardo probaketa sagardotegiren batera bidaia antolatuz.

HARREMANETARAKO:

  • Lehendakaria: AITOR AGIRRE
  • Helbidea: ELORDI KULTUR ETA KIROL ELKARTEA. Elordi etxea, behea 20268 ALTZO

Altzo.net © Altzoko Udala  · Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa)  ·  Tel.: 943 65 24 13
altzo@udal.gipuzkoa.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA |