Kultur Batzordea
1997an sortu zen Udalaren ekimenez. Altzoko herritar guztiei zuzendu
zitzaien deiari erantzunez, herritar talde bat eratu zen, bolondres
gisan, herriaren intereseko hainbat ekimen bultzatzeko. Talde honen lehen hausnarketari zor zaizkio ondoren zerrendatutako
ekimenak eta baita Altzoko Eskola berriz irekitzeko asmoa ere.
GAUZATUTAKO EKIMENAK: Urtean zehar Altzon egiten diren zenbait kultur ekitaldi antolatu eta
kudeatu:
- URTEKARIA: urtero 1997an hasita
- Udako ludoteka (Elordi Elkartearekin lankidetzan): urtero.
- Altzoren historia: ikerketa lana eta argitalpenaren jarraipena.
- Olentzerotan jakinminez: abenduko kultur ekitaldien antolaketa.
PARTAIDETZA: Taldeak Udaleko Kultur zinegotziaren gidaritzapean funtzionatzen du.
Bertan parte hartzen du Altzon kultur ekimenak bultzatzeko kezka duen
herritar orok.
Taldeak ez du beraz inolako lege izaerarik eta partaideak ere inolako
lege izendapenik ez daukaten borondatezko partaideak dira.
HARREMANETARAKO:
- EIDER AZURMENDI IRASTORZA
- Telefonoa: 943 652413
- Fax: 943 650955
- Helbide elektronikoa: altzo@udal.gipuzkoa.net
- Helbidea: ALTZOKO KULTUR BATZORDEA. Altzoko Udaletxea, Altzo Muño 73
20268 ALTZO