castellano | Web mapa  
  TALDEAK
 Hemen zaude:   Sarrera »  Taldeak »  Pilota Eskola
»

Pilota Eskola

Euskal Herriko herri gehienetan bezala, pilota izan da herritarrek egin duten ia kirol bakarra Altzon. Azken urtetan izan dira profesionaletara iritxitako altzotarrak: Joxe Antonio Unsain, eskuz bigarren mailan txapeldun irten zena, eta Juan Carlos Olano palan. Profesionaletara heldu ez bazen ere nabarmentzekoa da Miel Olano afizionatuetan oso goi-mailan ibili dena.

Pilota Eskola Udalak jarri zuen martxan 1990an herriko gazteenek elkartzeko aukera izan zezaten. Horien artean pilota-zaletasunak izan zuen beherakadak ere eragiten zuen kezkarik. 2001ean Elordi Elkarteak hartu zuen bere gain beronen antolaketa. Azpian egungo egoera:

  • Partaideak: 24 (15 txiki, 6 infantil eta 3 kadete).
  • Saioak: Ostegunetan 18:30etatik 21:00era
  • Larunbatetan: 10:00etatik 12:00tara
  • Txapelketak: Gipuzkoako Txapelketa eta bailara mailakoak

Harremanetarako: JEXUX MURUA. Tlf: 943-653696


Altzo.net © Altzoko Udala  · Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa)  ·  Tel.: 943 65 24 13
altzo@udal.gipuzkoa.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA |