Santilazpi Guraso Elkartea
Altzoko Eskolak berriro ikasgelak irekitzearekin batera, 1998an sortu zen Santilazpi Guraso Elkartea. Bertan biltzen dira Altzoko Imaz Bertsolariaren Eskolan dabiltzan haurren gurasoak, beraien seme-alaben heziketa jarraitu eta osatzeko.
HELBURUAK
Ikasle eta gurasoen heziketan osagarriak izango diren ekintzak antolatu eta aurrera eramatea.
EKIMENAK
-Haurrentzat aisialdiko ekimenak, eskola-orduz kanpo: musika-eskola, mendi-irteerak, pilota-eskola, etab.
-Gurasoei zuzendutako hitzaldi eta tailerrak.
-Haurrentzat, garaian garaiko festak: Olentzero, Gabonak, Iñauteriak, Ikasturte amaierako festa, Eskola txikien festa, Haurren eguna, etab.
-Eskolaren eraikuntza berria bultzatu, jarraitu eta hobetu.
-Eskolan zerbitzuak hobetzen ahalegindu: garraioa, jangela, etab.
PARTAIDETZA
Altzoko Imaz Bertsolariaren Eskolan ari diren ikasleen gurasoak, nahi duten guztiak. Eguneroko jardunaz Zuzendaritza Batzordea arduratzen da. Erabaki garrantzitsuenak Gurasoen Osoko Batzarrean hartzen dira.
HARREMANETARAKO
- Elkarteko Lehendakaria: Miryam Aranburu.
- Telefonoa: 943 652413
- Fax: 943 650955
- Helbide elektronikoa: altzo@udal.gipuzkoa.net
- Helbidea:Santilazpi Guraso Elkartea. Altzoko Udaletxea, Altzo Muño,73 20268 Altzo