castellano | Web mapa  
  UDALA
 Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Zabor bilketa
 
 
 
 
 
 
 
 
»

Zabor bilketa

Ontzi bilketarako bi puntu jarriak ditu Udalak Altzon. Bata elizaren ondoan, eta bestea frontoira doan bide ertzean.

Sar daitezkeen materialak honako hauek dira:

  • Plastikozko ontziak: Ur-botilak, edari freskagarrienak, olioarenak, garbigarrienak (lixiba, detergenteak, jelak, xanpuak), etab.
  • Brikak, edariak ontziratzeko erabiltzen direnak: esnearenak, zukuenak, ardoarenak, etab.
  • Metalezko ontziak: edari eta kontserba poteak.

Altzoko herria zabor gaietan Tolosako Mankomunitatean sartua dago. Aipaturiko Mankomunitateko herritar bakoitzak kilo bat zabor inguru sortzen dugu egunean. Zabor guzti horren tratamendua arazo larria da berez, eta gainera, gure gehiegizko kontsumoak natur baliabideen agortzea eta kutsadura ondorioztatzen ditu. Beraz, naturaren babes eta kontserbaziorako beharrezkoa da zabor gutxiago sortzea, erabiltzen ditugun objektuak berrerabiltzea eta birziklatzea.

Esate baterako, 2000. urtean, uztailetik abendura bitartean 262 kilo bildu dira. Orain artean Altzoko herriak erantzun egokia eman du zabor bilketaren gaian.


Altzo.net © Altzoko Udala  · Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa)  ·  Tel.: 943 65 24 13
altzo@udal.gipuzkoa.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA |