
Edurne Pasaban
Pausoz pauso, gailurrez gailur
(bere web orria ikusi nahi baduzu, sakatu hemen)
Nork ez daki dagoeneko, Altzon bizi dela Edurne Pasaban mendigoizale ezaguna. Bi milagarren urtearen azken aldera etorri zen bizitzera Altzora, eta hemen bizi da orduez gero Santa Barbara bide ertzeko etxe ho-rietako batean. Badirudi Altzoko haizeak on egiten diela goi-mailako kirolariei; Abraham Olano txirrindula-riak ere, Altzon bizitu zen garaian lortu zituen bere karrera garrantzitsuenak irabaztea. Baina utzi ditzagun bromak, eta argitu dezagun nor den Edurne, nondik datorren, zer egin duen, zer egiten duen. Ez da gure as-moa bere bizitzako xehetasun guztiak azaltzea, argibide batzuk ematea baizik.
Edurne Pasaban Lizarribar Tolosan jaio zen 1973ko abuztuaren 1ean. Amaren aita, Joakin Lizarribar, altzo-tarra da, Artzadun Bitarte baserrikoa. Beraz, altzotar odola zainetan daramala esan dezakegu lasai asko. Ikasketaz Ingeniari Tekniko Industriala da, eta Tolosako Pasaban makinagintza enpresan aritzen da lanean, proiektu sailean, menditzar horietakoren batera joana ez denean.
Gurasoengandik datorkio mendirako zaletasuna. Pixkanaka-pixkanaka alpinisten munduan sartzen joan zen eta erronka handiagok jartzen hasi zen bere buruari: Pirinioak, Alpeak, Andeak eta azkenik Himalaia.
Pirineotako "mendikoxkor" gehienak menderatu eta gero, Alpetara luzatu zituen bere hanka luzeak: Mont Blank (4.807 m), Cervino (4.478 m), Monte Rosa (4.633 m) igo zituen besterik beste.
Hegoameriketako Andee-tara joan zen gero. Ekuadorreko hainbat mendi igo zituen 1994ean: Chimborazo (6.310 m), Cotopaxi (5.897 m), Tumguragua (5.016 m) eta Guagua Pichincha (4.971 m). Handik bi urtetara, 1996an, itzuli zen berriro Andetara. Perura oraingoan, eta Urus (5495 m) eta Ishinca (5.530 m) menditzarrak igo zituen.

Orduez gero Himalaian jarriak ditu bere begiak, eta jomugak. 1996an, Peruko bi mendiak igo zituen urte berean, Dhaulagiriako espedizio batean sartu zen Tolosako beste lau gazterekin batera. 8.172 metroko altuera edo garaiera du mendi honek, baina elur kantitatea handia zegoela ikusirik atzera egin behar izan zuten 7.900 metroraino igo eta gero.
1999an egin zuen Everestera igotzeko lehen eginahala. Italiar espedizio batean sartu zen, eta gailurrera oxi-genorik gabe igotzeko saiakera egin zuten "Mallory" deritzan bidetik. Eguraldi txarra zela eta, atzera egin behar izan zuten 8.300 metrotara iritsi eta gero 2000. urtean egin zuen Everestera igotzeko bere bigarren ahalegina, euskaldun espedizio batean oraingoan. "Mallory" bidetik saiatu ziren berriro. 8.600 metrotara heldu ziren oxigenorik gabe, baina berriro atzera
1. 003ko maiatzean egin du azken saiakera: Lotseren gailurra zapaltzea. Goikoetxea du oraingoan kide espedizioan. Irratiz adierazi duenez, bi eginahala burutu dituzte baina ez da posible izan gailurreraino igotzea, eguraldi txarra dela-eta. Hurrengo egunetan egingo omen dute azken saiakera.