1.- IKASTAROEN 2. EPEALDIA
HELDUEN SOINKETA: aurreko hiruhilekoan bezala, helduen soinketa eskainiko da Aste Santuak bitartean. Saioak, orain arte bezala asteartetan (17:00 – 18:00) Lizarben eta ostegunetan (17:00 – 18:00) haur gelan izango dira, kontrakorik ez bada estreinekoa urtarrilaren 11n izango delarik. Interesatuok udaletxean izena eman eta 15 €-ko kuota ordaindu behar duzue.
YOGA IKASTAROA: aurreko aldian bezala, ikastaro honek astelehenetan eta asteazkenetan (20:15 – 21:45) izaten jarraituko du; beraz, interesa duenak udaletxetik pasa behar du 45 €ko kuota ordaintzera. Lehendabiziko saioa urtarrilaren 10ean izango da. Epealdi hau Aste Santuan amaituko da.
DANTZA: dantza ikastaroarekin jarraitu behar duenak, udaletxetik pasa beharko du izena eman eta dagokion kuota ordaintzera:
o Haur 1: 15 €
o 2 haur: 28 €
o 3 haur: 38 €
Epealdi honek urtarrilaren 12tik Aste Santuko oporrak bitartean iraungo du.
2.- Gogoratu PODOLOGIA eta FISIOTERAPIA ZERBITZUAK martxan jarraitzen dutela, udaletxeko beheko gelan. Podologo zerbitzua hilaren lehenengo asteazkenetan iluntzeko 8etatik aurrera emango da eta URBAL podologia zentruan aurrez deituta Rakel-ek emango dizue txanda (615783849). Fisioterapia berriz, hileko azken astearteetako arratsaldetan izango da eta ordua hartzeko telefono hauetara deitu behar da: 659486511 (Eider) edo 636925028 (Naiara).