Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 26/11/2008
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa

?

JAI BATZORDEA 

Altzoko herritar guztiei zuzentzen zaien eskaerari erantzunez, udal ordezkariarekin batera gazte talde batek bolondres gisan antolatu izan ditu Altzoko San Inazio jaiak azken urte hauetan.


ZERBITZUAK:

Jai Batzordeak Altzoko San Inazio jaiak antolatzen dituzte ondorengo urratsak emanaz
- Egunak erabaki eta programazio osoa antolatu.
- Programa diseinatutakoan Udalari bere onarpena proposatu eta finantziaziorako diru laguntza eskatu.
- Jaien finantziaziorako taberna antolatu.
- Jai egunetan programa osoa eta finantziaziorako taberna kudeatu.
- Jaiak amaitutakoan diru kontuen likidazioa egin.

PARTAIDETZA:

Udalaren “Euskara, Kirola eta Jaiak” arloan sartzen dira Altzoko Jaiak eta arlo horren ardura duen Udal zinegotziak herritar guztiei Jaiak antolatzeko bilera batera etortzeko deia luzatzen die urte hasieran.
Dei horri erantzunez bilera horretan eta ondorengoetan parte hartzen duten kideek osatzen dute Jai Batzordea. Taldeak ez du beraz inolako lege izaerarik eta partaideak ere inolako lege izendapenik ez daukaten borondatezko partaideak dira.

HARREMANETARAKO:

- Udal Ordezkaria: IRANTZU ARRATIBEL VITORIA
- Telefonoa: 943 652413
- Fax: 943 650955
- Helbide elektronikoa: altzo@udal.gipuzkoa.net
- Helbidea: ALTZOKO JAI BATZORDEA
Altzoko Udaletxea, Altzo Muño 73
20268 ALTZO


| Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa). Telefonoa 943 65 24 13 | © 2008 Altzoko Udala · Ayuntamiento de Altzo