Altzo Gipuzkoako ekialdean (Euskal Herria), Tolosaldea eskualdean kokatuta dagoen herria da. 9,77 Km2-ko azalera du eta 400 biztanle inguru ditu. Oria eta Araxes ibaien erdian dago (azken hau Oriarekin elkartzen den gunetik gertu). Herrialdeko Donostia hiriburura 32 Km daude eta Eskualdeko Tolosa hirira 6 Km.
Altzok duen berezitasunetako bat bi gunetan zatituta egotea da; Altzo Azpi eta Altzo Muño. Hasiera batean aipatu bi guneak independienteak zirela uste da. Altzo Azpi gunerik zaharrena, txikiena eta biztanlerik gutxiena dituena da eta Oria ibaiaren aranean dago, behe aldean bere izenak dioen bezala. Altzo Muño, bere izenak dioen bezala gorago dago, Oria eta Araxesi baien tartean dauden Otsabio eta Altzomendiren magalean. Altzoko biztanle eta zerbitzu gehienak auzo honetan kokatzen dira, bertan baitaude Udaletxea, Eskola eta Frontoia.
ERREPIDEZ IRISTEKO:
Donostiatik Vitoria Gateizera doan N1 errepidea hartu behar da. Tolosa igaro ondoren Alegia eta Amezketara doan GI-2133 errepidea hartu behar da. Ondoren bi aukera daude Altzora igotzeko: bata Km. bat baino lehenago ezkerretara dagoen GI3071 errepidea hartuta, Altzo Azpitik barrena (puntu hontatik 3 Km. ingurura dago Altzo), eta bestea 1,5 Km. inguru egindakoan ezkerretara dagoen GI3620 errepidea hartuta (puntu hontatik 2,2 Km. tara dago Altzo).
Ikusi ALTZO non dagoen GoogleMaps erabiliaz: