Bi aukera dituzu:
UDALAREN ZERBITZU TELEMATIKOAK
Zerbitzu horren bitartez, zure datu pertsonal hauek kontsulta ditzakezu:
ERROLDA (Erroldatze- edota Bizikidetza-ziurtagiriak eska daitezke bertatik; zure etxean jasoko dituzu epe laburrean).
TASAK ETA ZERGAK
ORDAINAGIRIAK (ordainduak edo ordaindu gabeak)
ISUNAK
Sistema erabiltzeko beharrezkoa da identifikazio pertsonala edukitzea; bi aukera daude:
a) IZENPE txartela.
b) Gako. eta pasahitz-sistema (banketxe elektronikoan erabiltzen denaren antzekoa).
Gakoa eta pasahitza lortzeko nahikoa da ESKAERA dokumentua bete eta udaletxean uztea, zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu ofizial batez lagunduta (nortasun-agiria, pasaportea, etab.).
Zure datuak kontsultatzeko aukera izango duzu, bai ALTZOko Udalean daudenak, baita proiektu honekin bat egin duten beste udaletan daudenak ere; adibidez: demagun zuk ALTZOn etxe bat eta Astigarragan lokal komertzial bat dituzula. Bada bi higiezin horien zergak ikusteko aukera izango duzu.
NIRE ORDAINKETA ON-LINE
Zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko helburuarekin, ALTZOko Udalak aukera eman nahi die hiritarrei udal-ordainagiriak eroso, erraz eta modu seguruan ordaintzeko. Hain zuzen ere, ordainketa hauek egin daitezke horrela: OHZ (Ondasunen eta Higiezinen Zerga), JEZ (Jarduera Ekonomikoen Zerga), ibilgailuen eta pasabideen zerga eta udal hilerriarena.
Tresna hau erabiltzeko, txartelen bat eduki behar duzu, kreditukoa edo zordunketakoa, Finantza Entitate Kolaboratzaileren batena (Kutxa, BBVA, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa), edo, bestela, haien On-line bankuaren erabiltzailea izan behar duzu eta, ordaintzeko unean, eskura eduki Pasaiako Udalak bidalitako ordainketa-abisua, eskatzen zaizkizun datuak sartzeko; datu horiek ordainagiriaren goialdean, ezkerretara, aurkituko dituzu, barra-kodearen ondoan (Jaulkitzailea eta atzizkia – Erreferentzia – Identifikazioa – Zenbatekoa).
Ordaintzeko era honetan bermatuta dituzu segurtasuna eta konfidentzialtasuna, eta erosotasunaren abantaila ere eskaintzen dizu udal-ordainketen transakzioan:
* Segurtasuna transakzioetan, Finantza Erakundeek eskainitako inguru seguruan egiten baitira; alegia, elkartrukatzen den informazioa zuk soilik ikusi ahal izango duzu Interneten.
* Datuen konfidentzialtasuna, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen dion legezkotasuna baitu. Norberaren datuak babesteko legea da berori (LOPD).
* Erosotasuna, eguneko 24 orduetan baitabil ordainketa era hau. Horrela, joan-etorriak eta itxarote-ilarak saihestu ahal izango dituzu.
Baliabide hau erabiltzeko, eskura izan beharko duzu edozein Finantza Erakunde Laguntzaileren ordainketa-txartelen bat (Kutxa, BBVA, Euskadiko kutxa, Banco Guipuzcoano), edo bestela, zeure on-line bankaren erabiltzailea izan eta ordaintzerakoan eskura eduki Pasaiako Udalak bidalitako ordainketa-abisua, eskatzen dizkizuten datuak sar ditzazun. Errekerimenduaren ezkerretara, gainaldean aurkituko duzu hori (Erakunde bidaltzailea-Erreferentzia-Identifikazioa-Zenbatekoa).
Ordainketa egiteko, urrats hauek eman behar dituzu:
1. Inprimakia bete ordainketa-abisuan aurkituko dituzun datuekin eta onartu botoia sakatu.
2. Sartutako datuak zuzenak direla egiaztatu eta onartu botoia sakatu.
3. Ordainketa egin nahi duzuneko Finantza Erakunde laguntzailea hautatu eta onartu botoia sakatu.
Eragiketa egin ondoren, Finantza Erakundeak ordaindu duzunaren ziurtagiria egingo dizu. Inprima ezazu.