Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/01/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Altzoko udala partaide den Elkarte eta Erakundeak 

ALTZOk honako erakundeen partaidea da:

  • TOLOSAKO HILTEGI AMANK

  • TOLOMENDI- Mendi Nekazaritza .
    Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartea da. 28 herriz osatua, hauetatik gehienak herri txiki eta landa herriak direlarik, Tolosa izanik eskualde-buru. Oria ibaiak bitan banatzen du eta Aralar, Ernio eta Leizanarek osatzen dute eskualdearen muga naturalak.

  • TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEA . 1998. urte amaieran eratutako erakunde publikoa da. 28 udalerrik osatzen dute, guztira 58.101 herritar bilduz. Tolosaldeko Mankomunitatearen helburu nagusiak ondokoak dira: 
    Osatzen duten udalerrietan sorturiko hiri hondakinen kudeatzea
    Hiri hondakinen gutxitze, berrerabilpen eta birziklapenera bideratuta dauden ekimenak bultzatzea
    Gizarteari zuzenduriko sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak antolatzea

  • TOLOSALDEA GARATZEN  SA
    Tolosaldea Garatzenek bere baliabideak eskualdeko eragile ekonomikoen helarazi nahi dizkie, beraien garapen osoa erdiesteko. Horretarako lehiakortasuna hobetzeko neurriak sustatzen ditu, hazkunderako oinarriak sendotuz, eta ondorioz, lan postu berriak sortzeko gaitasuna handituz.

  • GIPUZKOAKO URAK SA.
    Gipuzkoako Foru Aldundiak eta haren aginpideko udalerriek sustatuta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa 1992an sortu zen, ondo zehaztutako bi zeregin hauekin:
    Gipuzkoako 68 udalerritan uraren hornidura eta kalitatea ziurtatzea. Lurraldearen %85 hartzen du, beraz, 310.000 herritar dira zerbitzu horren onuradun. Bestalde, herri horietako hondakin-urak bideratu eta saneatzea, ibaietara isuri aurretik.
    Kalitatea izan da beti lehen helburua Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eguneroko zereginean. Izan ere, Gipuzkoako Urak S.A. da UNE-EN-ISO-9002 egiaztagiria bereganatu duen lehen sozietatea uraren aginpide-esparruan

  • APATTAERREKA Industrigunea SL.

  • UEMA.
    Uemako helburu orokorrak hauek dira:
    Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea.
    Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
    Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.

  • LOATZO Musikako Mankomunitatea

| Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa). Telefonoa 943 65 24 13 | © 2008 Altzoko Udala · Ayuntamiento de Altzo