Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/09/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

ALTZOTIK ALTZORA. Ibilaldi historikoa Altzon zehar. DAVID ZAPIRAIN 

ALTZOTIK ALTZORA
Ibilaldi historikoa Altzon zehar


DAVID ZAPIRAIN KARRIKA

Otsabio eta Laparmendiko trikuharrien garaitik gaurdaino lau bat mila urte igaro dira, eta ez alferrik. Denbora hau guztia bizimodu, harreman, pentsakera eta gertakizun ezberdinen eszenategi bizia izan da.

Esate baterako, Gipuzkoaren izena (Ipuskua) lehenbizkoz agertuko da historian, eta hori Altzori lotuta egingo du edo hobeki esateko, Olazabalgo Salbatore elizari atxikirik, ze, altzotartasuna beranduago helduko baita, udal-antolaketarekin batera, hain zuzen.

Udalbatzarik zaharrenak XV. mendearen hasieratik aurrera agertzen zaizkigu. Garai hartako altzotarrek Olerque-Baçarremuino zeritzon tokian egiten zituzten batzarrak baina ez zen gaur bezala: Udalbatzan parte hartzeko baldintzak bete behar ziren: etxe bateko buru izan behar zen derrigorrez. Gainera, Tolosari loturik jardun zuten ia 260 urtez.

1.615ean etorri zen independentzia. Ordudanik, eta aurrez ere bai, noski, herrigintzari atxiki zitzaion Altzo: oinarrizko jan-edariak eskuragai izan; udal-idazkaria, sendagilea, musikaria eta maisua izendatu; mintegiak zaindu; errotak martxan eduki; teileria egin; zubiak, harbideak egin eta konpondu, eta abar.

Harriek eta tokiek hitz egiten balekite, kontu, gertaera eta gauza ugari jakingo genituzke. Baina, zoritxarrez, gertatu den guztia ez dago idatziz jasoa, eta historialariek nahiko lan eta zailtasunekin egin ohi dute topo, garai luze samarrak interpretatu eta azaltzeko. Hala ere, eta zentzu honetan, lan bikaina burutu du Aranzadi Zientzi Elkarteak gerora etorriko diren lan zehatzagoei bide emanez. Eskerrak egile guztiei.

Altzotar adiskidea: atsegin handiz aurkezten dizugu Iiburu hau, izan ere, izan zirenek egin zuten Historia ezagutzen lagunduko baitigu. Herri baten memoria historikoa bizi-bizirik edukitzeko lanabesa duzu honakoa. Goza dezazula!

ALTZOko UDALA eta KULTUR BATZORDEA


| Altzoko Emparantza, z/g 20268 Altzo (Gipuzkoa). Telefonoa 943 65 24 13 | © 2008 Altzoko Udala · Ayuntamiento de Altzo