Altzoko Eskolaren izena “IMAZ BERTSOLARIA ESKOLA” da eta Eskola Publikoa da. 1998an berriz ireki zen 8 urtez itxita egon ondoren. Egun 55 ikasle eta 9 irakasle ditu (batzuk egun erdirako).
Urte askotan eskola Udaletxean egon da. 2006an frontoiaren ondoan IMAZ BERTSOLARIA eskola eraiki zen.
ZERBITZUAK:
- Haur hezkuntza, bi urtetik hasita eta Lehen Hezkuntza, 1. mailatik 6. maila arte.
- D eredua, ikasketak euskaraz.
- Ingelesa eta gaztelania lau urtetik hasita.
- Garraioa, eskolatik 2 Km. baino gehiagora bizi diren ikasleentzat.
- SANTILLAZPI GURASO ELKARTEAk eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditu (hezkuntza musikala, musika tresnen ikasketa, gurasoentzat hitzaldiak, ikasleen entretenimendurako pailazo ekitaldiak e.a.)
- Eskola txikien taldean parte hartzen du ekintza ezberdinetan (mintegietan, jaialdietan e.a.)
- Jangela zerbitzua: Auzolagunek eskaintzen du.
HARREMANETARAKO:
- Zuzendaria: ELI AMIAMA BELOKI
- Telefonoa: 943 655732
- Faxa: 943 650086
- Helbide elektronikoa: 013078aa@hezkuntza.net
- Helbidea: IMAZ BERTSOLARIA ESKOLA
Altzo Muño 160
20268 ALTZO