1997an sortu zen Udalaren ekimenez. Altzoko herritar guztiei zuzendu zitzaien deiari erantzunez, herritar talde bat eratu zen, bolondres gisan, herriaren intereseko hainbat ekimen bultzatzeko.
GAUZATUTAKO EKIMENAK:
- URTEKARIA: urtero 1997an hasita
- Udako ludoteka (Elordi Elkartearekin lankidetzan): urtero.
- Altzoren historia: ikerketa lana eta argitalpenaren jarraipena.
- Olentzerotan jakinminez: abenduko kultur ekitaldien antolaketa.
PARTAIDETZA:
Taldeak Udaleko Kultur zinegotziaren gidaritzapean funtzionatzen du. Bertan parte hartzen du Altzon kultur ekimenak bultzatzeko kezka duen herritar orok.
Taldeak ez du beraz inolako lege izaerarik eta partaideak ere inolako lege izendapenik ez daukaten borondatezko partaideak dira.
HARREMANETARAKO:
- Udal ordezkaria: LEIRE OLANO JAUREGI
- Telefonoa: 943 652413
- Fax: 943 650955
- Helbide elektronikoa: kultura.altzo@udal.gipuzkoa.net
- Helbidea: ALTZOKO KULTUR BATZORDEA
Altzoko Udaletxea, Altzo Muño 73
20268 ALTZO